2011/11/28

2. elkarriketa + aurretik emandako pausoak



Iepa gazte!
Dakizun moduan, Marasma Saretzen Larrabetzuko gazteok martxan ipini genuen ekimena da. Gazteok herriarekiko ditugun nahiak eta beharrizanak ezagutzeko asmoz.
Duela 3 edo 4 hilabete, 40 bat elkarrizketa egin genizkien adin ezberdinetako gazteei, eta elkarrizketa hauen emaitzek erakutsi dute, gazteok arazoak baditugula eta gauza askok kezkatzen gaituela.

1.elkarrizketan ateratako ondorioak: 



Honekin adierazi nahi duguna da, kezkatzen gaituzten arazoei aurre egitea posible dela, eta denon artean egiten badugu askoz ere errazagoa izango dela. Horregatik, oraingoan elkarrizketetan gehiago sakondu nahian, bigarren ronda hau egitea pentsatu dugu.


Zure iritzia jakitea ezinbestekoa da, beraz, ez gorde ezer barruan eta adierazi zaitez!

Goazen orain puntuz puntu:

- Gazteon arteko harremanak ez direla naturalak aipatu zuten askok. Ados zaude? Zergatik uste duzu hau gertatzen dela? Eta horrela bada, zer egin daiteke hau hobetzeko?

- Etxebizitza gazte asko kezkatzen dituen arazoa da. Uste duzu egoera aldatzeko zeozer egin daitekeela? Zer edo nola aldatu behar da zure ustez? Ezagutzen al duzu Larrabetzuko hirigintza plana? Ez baduzu ezagutzen zergatik uste duzu dela, interes falta edo erraztasunik ematen ez digutelako?

- Ezagutzen al duzue, diru-laguntzen banaketa burutzeko erabiltzen den irizpidea? Ados al zaude? Horrela ez bada, zein irizpide ezarriko zenuke? 

- Herrian eskaintzen den aisialdia nahikoa dela uste duzu? Horrela ez bada, zer botatzen duzu faltan?

- Larrabetzuko zerbitzuak (medikua, garraioa…) nahikoa direla uste duzu? Zer falta edo hobetu behar da?

- Orain arte azaldu ez den beste arazo edo kezkaren bat badaukazu, zein da?

-Jakingo dozuen moduan, Larrabetzun hainbat elkarte daude. Nahikoa direla uste duzu herriaren beharrak asetzeko? Horrela ez bada, zer botatzen duzue faltan? Elkarte hauetako baten partaide izango zinateke?

Eta honekin batera, ze iritzi daukazu Hori Baien inguruan? Lan egokia egiten duela uste duzu? Zeozer aldatuko zenuke?

Eskerrik asko gazte! 

0 Ekarpen:

Publicar un comentario