2012/01/12

eta gazteok zer?

eta gazteok zer?

Euskal Herriko gazteriaren inguruko ikerketa bati dagokio. 

Hausnarketarako eta gogoetarako tarte ematen duena.

HORI BAIen izango dugu urtarrilaren 12an arratsaldeko 7etan. 

 
 Interesgarria oso Larrabetzuko gazteontzat . 

Animatu eta parte hartu!

badugu zer esana!

2011/11/28

2. elkarriketa + aurretik emandako pausoak



Iepa gazte!
Dakizun moduan, Marasma Saretzen Larrabetzuko gazteok martxan ipini genuen ekimena da. Gazteok herriarekiko ditugun nahiak eta beharrizanak ezagutzeko asmoz.
Duela 3 edo 4 hilabete, 40 bat elkarrizketa egin genizkien adin ezberdinetako gazteei, eta elkarrizketa hauen emaitzek erakutsi dute, gazteok arazoak baditugula eta gauza askok kezkatzen gaituela.

1.elkarrizketan ateratako ondorioak: 



Honekin adierazi nahi duguna da, kezkatzen gaituzten arazoei aurre egitea posible dela, eta denon artean egiten badugu askoz ere errazagoa izango dela. Horregatik, oraingoan elkarrizketetan gehiago sakondu nahian, bigarren ronda hau egitea pentsatu dugu.


Zure iritzia jakitea ezinbestekoa da, beraz, ez gorde ezer barruan eta adierazi zaitez!

Goazen orain puntuz puntu:

- Gazteon arteko harremanak ez direla naturalak aipatu zuten askok. Ados zaude? Zergatik uste duzu hau gertatzen dela? Eta horrela bada, zer egin daiteke hau hobetzeko?

- Etxebizitza gazte asko kezkatzen dituen arazoa da. Uste duzu egoera aldatzeko zeozer egin daitekeela? Zer edo nola aldatu behar da zure ustez? Ezagutzen al duzu Larrabetzuko hirigintza plana? Ez baduzu ezagutzen zergatik uste duzu dela, interes falta edo erraztasunik ematen ez digutelako?

- Ezagutzen al duzue, diru-laguntzen banaketa burutzeko erabiltzen den irizpidea? Ados al zaude? Horrela ez bada, zein irizpide ezarriko zenuke? 

- Herrian eskaintzen den aisialdia nahikoa dela uste duzu? Horrela ez bada, zer botatzen duzu faltan?

- Larrabetzuko zerbitzuak (medikua, garraioa…) nahikoa direla uste duzu? Zer falta edo hobetu behar da?

- Orain arte azaldu ez den beste arazo edo kezkaren bat badaukazu, zein da?

-Jakingo dozuen moduan, Larrabetzun hainbat elkarte daude. Nahikoa direla uste duzu herriaren beharrak asetzeko? Horrela ez bada, zer botatzen duzue faltan? Elkarte hauetako baten partaide izango zinateke?

Eta honekin batera, ze iritzi daukazu Hori Baien inguruan? Lan egokia egiten duela uste duzu? Zeozer aldatuko zenuke?

Eskerrik asko gazte! 

2011/11/25

eta gazteok zer?

2011/11/23

Saretu zaitez!

Iepa lagunok!

Larrabetzuko sarea handitzen doa, gazteon iritzi asko jasoak ditugu jada (gazte askorengana iritsi ez garen arren).

Esku artean ditugun datuak zuekin partekatu nahi ditugu, denon artean lortutako informazioa nahi bezala erabiltzeko! Datozen asteotan jarriko dugu horretarako hitzordua.

Bien bitartean elkarrizketatua izan ez denak, elkarrizketa burutzeko aukera izango du larrabetzusaretzen@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, bitartean elkarrizketa nolakoa izango den jain nahi baduzu blog-eko eskumako zutabean ikusgai izango da beti.

Animo gazteak, gurea da hitza!

Guk dugu nahi duguna eraldatzeko indarra! GAZTE INDARRA!!!

2011/11/19

A Por Higos!

Gazteriaren irudi satirikoa ala… erreala?
sartu webgune honetan.... eta zuk zer uste duzu?

http://www.youtube.com/user/pikutaraweb

 

2011/11/03

aurrera begirako ERRONKAK/PROPOSAMENAK


Hausnarketa orokorra burutzeko eta Larrabetzuko gazte gehiagoren iritzia jasotzeko amoz, bigarren elkarrizketa bat egitea pentsatu dugu.

Bigarren elkarrizketa honetan, gazteon arazoen oinarrira jo eta arazo hauei alternatibak bilatzen ahaleginduko gara gazte perspektiba batetik.

Agerikoa da Larrabetzuko gazteok badugula zer esan eta zer egina, gure harremanak sendotzeko, gure artean laguntzeko, gure ametsak egi bihurtzeko, gure izaera aldarrikatzeko, arazoei alternatibak eraikitzeko eta badugula ere gizarte hau eraldatzeko indar nahikoa.


HEMENDIK AURRERA EGIN BEHARREKOA GURE ESKU DAGO!

1.elkarrizketaren ondorioak

Orain hilabete batzuk, Larrabetzuko gazte batzuk, marasma deituriko ekinbidea jarri genuen martxan.

Helburua:

Larrabetzuko gazteon nahiak, ametsak, zaletasunak, arazoak... ezagutu eta gure arteko hartu emana sendotzea da.
Horretarako:

Larrabetzuko 40 gazte elkarrizketatuak izan ziren.

Gaurko egunean, elkarrizketa hauen lehenengo datuak eta ondorioak azaleratu nahi ditugu. Oraindik hausnarketa orokorraren faltan.

Hauexek dira ateratako lehenengo ondorioak:

Larrabetzuko gazteak
- Gazte moduan gustura gaude herrian.
- Herri lasaia da, ibilbideak ditu eta herri txiki bezala bere mugak ezagutzen dira: Nortasuna mantentzeko mantenzearen aldeko jarrera
- Zaletasun asko ditugun gazteak gara.
- Interneten erabilera aisialdira edo lanera bideratuta, lagun/ezagunekin komunikatzeko tresna eta informazio iturri bezala.
- Herritik hurruntzeko nahi epe laburrerako eta itzultzeko asmoarekin.

Gazteoi batzen gaitu.
- Hori baiek
- Juergak
- Kirolak

Aldarrikapenak
- Herria oso arin hazten dabileraren kezka: herri nortasunaren galera; "pueblo dormitorio" bihurtzekoaren kezka . . .
- Udalak gazteoi zuzendutako gauza gehiago burutu beharko lituzke.
- Ikasketei begira: Bologna, konpetibidadea, praktikotasun eza, teorikoegia . .

Gazteon arazo zehaztuak:
- Gure arteko komunikazio falta.
- Zerbitzu eskasak: medikua, garraioa, polikiroldegiko baldintzak, liburutegiko ordutegia, gauza askok dute kutsu politikoa.
- Konformistak gara, ez dugu gure egoera aldatzeko ezer egiten.
- Udalak ez gaitu kontuan hartzen: informazio falta, laguntza ekonomikorik ez.
- Etxebizitza garestiak; gazteon arazo, ezin etzetik joan.
- Aisialdirako eskaintza gutxi.